NOTICIAS TALDEko egunkarietatik eta izaronews webgunetik ateratako berriak

Noticias extraídas de los periódicos del GRUPO NOTICIAS y de la página web izaronews

2010/03/10

ETB 4 euskaraz soilik nahi dugu!

ETB4 telebista kate berria sortuko duela informatu berri du EiTBren zuzendaritzak duela gutxi. Kate berri hau, 2010 urte amaierarako amaiturik eduki nahi lukete, eta kirol katea izango da. Hori dela eta, ETB1eko programazioa goitik behera aldatu beharko dutela esan digute. Kate hau ordea, elebiduna izango dela esan digute Surio eta bere lankideek.

Baina, ETB1en ez al dira betidanik kirolak euskaraz eskaini?
Kirola ez al da euskara sustatzeko bide bikaina?
Are gehiago: Inork imaginatzen al du TV3 (Catalunya) gazteleraz emititzen?

Izan ere, kirola eguneroko bizitzan edonork egiten edo ikusten duen ekintza bat da, eta euskararen erabilera bultzatzeko giltzarri bikaina. Beraz, EiTBren zuzendaritzari erabakia birplantea dezala eskatzen diogu. Guk, ETB4 euskara hutsean izan dadila lortu arte, ez dugu etsiko. Izan ere, benetan euskaldun elebidunak nahi baditugu, ezinbestekoa da telebistan ere euskarazko baliabide duin batzuk edukitzea. Euskaldunok nahikoa dugu gaztelerazko kateekin (Tele5, Antena3, TVE, Lasexta, Cuatro, LTDko kate ia guztiak...).

Gure lurraldean egiten den telebistak bertako hizkuntzan izan beharko du, ezta?

Ez ahaztu, euskara dela euskaldun egiten gaituena


(Inkesta bat jarri dugu honen inguruan alboko barran)

2 comentarios:

  1. erdaldunek nahikoa dute etb-2-rekin

    ResponderEliminar
  2. pues los nacionalistas que eran los que "defendian el euskera" han dejado ETB-1 hecha una mierda y ellos no querian comprar la champions que es lo que más audiencia da.

    ResponderEliminar